Lege-informazioa
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzu-emaile guztiek baliabide egokiak izan behar dituzte zerbitzuaren hartzaileek eta organo eskudunek aukera izan dezaten apartatu honetan ematen dugun informazio jakin bat baliabide elektronikoen bidez modu iraunkor, erraz, zuzen eta doakoan eskuratzeko.
Webgunearen titularraren datuak www.guiaestrellavitoria.com:
GASTEIZ ON Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatua dago, lehenengo atalean, AS/A/13026/2007 zenbakiarekin, 2007ko otsailaren 23ko Ebazpenaren arabera.
Webgunea erabiltzeko baldintzak:
www.guiaestrellavitoria.com webgunea erabiltzean, ulertzen da erabiltzaileak lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan agertzen diren gainerako ohar eta jarraibideak osorik irakurri, ulertu eta onartu dituela, eta konpromisoa hartzen duela era egokian erabiltzeko, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.
Erabiltzailea ados ez badago, gunea erabiltzeari uko egin beharko dio www.guiaestrellavitoria.com.
GASTEIZ ONk eskubidea du webgune honen, erabilera-baldintza hauen, pribatutasun-politiken eta gainerako lege-oharren edukiak, informazioak eta zehaztapenak edozein unetan aldatzeko. Hori gertatzen bada, webgunearen bidez jakinaraziko diegu erabiltzaileei.
www.guiaestrellavitoria.com webgunean egon daitezke hirugarrenen beste webgune edo web-orri batzuetarako estekak, baina ez du haien gaineko inolako erantzukizunik bere gain hartzen, ez baitu haien gaineko inolako kontrolik. Horregatik, erabiltzailea bere ardurapean sartzen da eskaintzen duten edukira eta bere ardurapean onartzen ditu haien erabilera-baldintzak.
Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala
Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du GASTEIZ HIRIKO MERKATARITZA SUSTATZEKO ELKARTEAren eta/edo hirugarrenen jabetza esklusibokoak direla webgune honetan txertatutako marka guztiak, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak, eduki guztiak, jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak eta/edo beste edozein elementu, eta haiek dutela trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa.
Erabiltzailea web-orrira sartzeak ez du esan nahi, inola ere, aipatutako elementuen jabeek eskubide horiei uko egiten dietenik, eskualdatzen direnik, lizentziarik ematen denik edo lagapen osorik edo partzialik egiten denik, kontrakoa berariaz ezartzen ez bada behintzat.
Aurreko paragrafoan azaldutakoaren arabera, webgune honen erabiltzaileek debekatuta dute webgune honetako informazioa eta edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein erabilera egitea, osorik edo zati batean, baldin eta GASTEIZ ONk aldez aurretik eta idatziz baimena ematen ez badu.
Webgune honen edukia ezin izango da ez osorik ez zati batean erreproduzitu, transmititu edo informazioa berreskuratzeko ezein sistemaren bidez erregistratu, inola ere, inongo bitartekoren bidez, baldin eta aipatutako erakundeak aldez aurretik eta idatziz baimena ematen ez badu.
GASTEIZ ON bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen titularra da (menuak, HTML kodea, testuak, markak, logotipoak, kolore-konbinazioak, botoiak, irudiak, grafikoak eta webguneko beste edozein edukirena), bai eta edukien egitura, hautaketa, antolamendu eta aurkezpenarena ere, edo, nolanahi ere, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena du.
Beraz, erabiltzailea behartua dago modu arduratsu eta egokian erabiltzera webgune hau, haren edukiak eta zerbitzuak, bat etorriz legearekin, moralarekin, erabilera eta ohitura onekin, ordena publikoarekin, fede onarekin eta erabilera-baldintza orokor hauekin, eta zorrotz errespetatuz GASTEIZ ONri dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak.
Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio webgunea erabiltzea legez kontrako helburuetarako, debekatutako helburuetarako, hirugarrenen eskubideak kaltetzeko edo GASTEIZ ONren marka, irudia edo ospea edozein modutan kaltetzeko.
Erabiltzailearen ardura izango dira baldintza hauek erabiltzaileari ezartzen dizkioten betebeharrak ez betetzearen ondorioz GASTEIZ ONk jasan ditzakeen edozein motatako kalte-galerak. GASTEIZ ONk beretzat gordetzen ditu bere eskubideak defendatzeko legezko ekintzak.
Datu pertsonalen babesa
www.guiaestrellavitoria.com webgunean datu pertsonalak biltzen dira, zenbait eratara, formularioen bidez edo gurekin harremanetan jartzeko sortutako helbide elektronikoaren bidez.
Datu horiek tratatzeko, izaera pertsonaleko datuen babesaren arloan une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuko da, bai eta, aldi berean, webgune honetan deskribatutako pribatutasun-politika ere, zeina erabiltzaileek beren datuak eman aurretik irakurri beharko baitute. Nolanahi ere, datu pertsonalak biltzeko erabilitako formularioan, datu horiek tratatzen diren moduari buruzko informazio-klausula bat erantsi da.
Merkataritza-komunikazioak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta lege hori aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean xedatutakoaren arabera, www.guiaestrellavitoria.com webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela publizitaterik edo merkataritza-komunikaziorik bidaliko posta elektronikoz edo antzeko komunikabide elektronikoz, baldin eta erabiltzaileak berak aldez aurretik eskatu edo baimendu ez badu; eskaera edo baimen hori horretarako prestatutako formularioen bidez lortuko da.
Nolanahi ere, erabiltzaileek uko egin diezaiokete merkataritza-informazioa baliabide elektronikoen bidez jasotzeari, helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@gasteizon.eus. Bestalde, bidaltzen zaien komunikazio bakoitzean emango zaie aukera hori.
Webgunearen titularraren erantzukizuna
GASTEIZ ONk ez du bermatzen edukietan birusik edo bestelako elementurik egongo ez denik, eta, beraz, ez du bere gain hartzen erabiltzaileen ekipamenduetan edo sistemetan sortu daitezkeen kalteen erantzukizunik, baldin eta kalte horien arrazoia erabiltzaileak webgunean nabigatzeagatik hartutako birus informatikoak badira.
Era berean, www.guiaestrellavitoria.com webgunearen titularrak ez du ez kontrolatzen ez bermatzen webgunerako sarbide jarraitua, ez eta bertan dauden elementu eta informazioen bistaratze egokia, deskarga eta baliagarritasuna ere, baldin eta bere kontroletik kanpo dauden faktore edo zirkunstantzien ondorioz eragotzita, zailduta edo etenda badaude. Halaber, ez da erantzule izango zerbitzua eteten bada, atzerapenak gertatzen badira edo gaizki funtzionatzen badu, baldin eta haien kausa GASTEIZ ONren kontroletik kanpoko arrazoiak badira, ezinbestez gertatzen badira edo erabiltzailearen dolozko edo erruzko jarduera baten ondoriozkoak badira.
GASTEIZ ONk ez du inolako erantzukizunik onartzen hirugarrenen webguneetan guri buruz egon daitekeen informazioren gainean, ez eta bilatzaileen bidez edo gure webgunerako (www.guiaestrellavitoria.com) hirugarrenen esteken bidez topatu daitekeenaren gainean ere.
Adingabeek webgunea erabiltzea
www.guiaestrellavitoria.com webgunea adingabeei zuzenduta ez dagoen arren, uzten zaie sartzen. Hala ere, adingabe batek informazioa eskatu nahi badigu, soilik 14 urte baino gehiagokoa bada egin ahal izango du hori bere kabuz. 14 urtetik beherakoen kasuan, guraso ahala, tutoretza edo legezko ordezkaritza duenak egin beharko du; bigarren horrek haren izenean emango du baimena, enpresak haren datu pertsonalak tratatzeko. Horrela, adingabeen ardura dutenen erantzukizun esklusiboa izango da erabakitzea webgune honetako zer zerbitzu eta eduki diren egokiak beren kargura dituzten adingabeen adinerako.
GASTEIZ ONk ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik, baldin eta aipatutako adineko adingabeek beren datu pertsonalak ematen badizkigute betebehar horiei jaramonik egin gabe.
www.guiaestrellavitoria.com-erako estekak beste webgune batzuetatik
GASTEIZ ONtik kanpoko web-orri batetik www.guiaestrellavitoria.com webguneko edozein orritara “hiperesteka” bat egin nahi duten edo egiten duten pertsonek edo erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Ezin da www.guiaestrellavitoria.com-en zerbitzu edo eduki bakar bat ere erreproduzitu, ez osorik, ez partzialki.
Ez da egingo inolako adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo okerrik www.guiaestrellavitoria.com webgunearen orriei buruz, ezta webgunearen zerbitzuei edo edukiei buruz ere.
"Hiperesteka" ezartzeak ez du esan nahi harremana dagoenik GASTEIZ ONren eta hori egiten duen webgunearen edo atariaren titularraren artean, ez eta GASTEIZ ONk ezagutzen eta onartzen dituenik ere atari horretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak.
GASTEIZ ON ez da izango "hiperesteka" egiten den web-orrian edo atarian jendearen eskura jarritako eduki edo zerbitzuen erantzule, ez eta haietan jasotako informazio eta adierazpenena ere.
Cookieak
Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, zeinak, ordenagailu bat webgune jakin batzuen orrietan sartzen denean, haren disko gogorrean edo memorian gordetzen baitira. Horri esker, erabiltzailea berriz konektatzen denean, haren lehentasunak jakin daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieak ez dira bertan dauden datuak irakurtzeko gai, ez eta informazio pertsonala eskuratzeko eta beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurtzeko ere.
Webgune honetan erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa "Cookiei buruzko politika" atalean aurkitu daiteke.
Sare sozialei buruzko informazioa
Informazio zehatza "Pribatutasun-politika" atalean aurkitu daiteke.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
Indarrean dagoen legeria aplikagarriaren mende dago www.guiaestrellavitoria.com webgunearen bidez egiten den jarduera.
GASTEIZ ONren eta www.guiaestrellavitoria.com webgunearen artean sortzen den edozein eztabaida edo gatazka ebazteko, aldeek berariaz erabakitzen dute Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren mende jartzea, zehazki Gasteizko (Araba) Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren mende, eta dagokien eskumenari uko egitea, halakorik balute.
Te informamos de que este sitio web, cuyo titular es Asociación para la Promoción del Comercio Urbano de Vitoria-Gasteiz “Gasteiz On”, utiliza cookies propias y de terceros, con la finalidad de permitir el correcto funcionamiento y uso de la página web (por ejemplo, gestionar la aceptación del uso de cookies) y para analizar el tráfico o la navegación de los usuarios por ella.
A continuación, te mostramos información sobre las cookies que utilizamos y, a través de las opciones habilitadas, podrá aceptar todas las cookies, rechazarlas o seleccionar, en ajustes, aquellas que desee autorizar.
Para más información sobre las cookies de este sitio web puedes consultar nuestra “Política de cookies”.